Informacion Legal
informacion_legal.html
Lege Informazioa
SARTU ETA ERABILTZEKO LEGEZKO BALDINTZAK
Nor gara
IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U. (aurrerantzean IBERDROLA) Bilboko Euskadi Plazako 5. zenbakian (48009, Bizkaia) du egoitza soziala, eta Madrilgo Tomás Redondo kaleko 1. zenbakian (28033, Madril), berriz, egoitza fiskala. Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke 944151411 telefono-zenbakira deituta edo informacion@iberdrola.com.helbide elektronikora idatzita.
Bizkaiko Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, A-95758389 IFKrekin: 5448. liburukia, 19. orria, BI-63981 orrialdea, 1. inskripzioa. Halaber, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko energia elektrikoaren eta gas naturalaren merkaturatzaileen zerrendan dago inskribatuta.
Jokabide-kodeak
Autocontrol (Merkataritza Komunikazioa Autorregulatzeko Elkartea) elkarteko kide da IBERDROLA, eta aipatu elkarte horrek onartutako Publizitateko Jokabide Kodeari eta Merkataritza Elektronikoaren eta Publizitate Interaktiboaren Kode Etikoari atxikita dago. Kode horiek edonoren eskura daude bere webgunean, www.autocontrol.es
Era berean, Korporazio Gobernuaren eta Kode Etikoaren barneko arauen menpe daude IBERDROLA eta haren langileak. Arau horiek guztiak eta eurak betetzeari buruzko informazio guztia erabiltzaileen eskura daude, www.iberdrola.es webgunean.
Sarbidea eta erabiltzaileak
ERABILTZAILE izaera esleitzen zaio www.iberdrolacur.es webgunera sartzen den orori. ERABILTZAILEak, halaber, ERABILERA-BALDINTZA guztiak eta baldintzarik gabe onartzen dituela adierazten du espresuki. Eta, horrek ez die kalterik eragingo, ERABILTZAILEak eskainitako ondasunen bat edo zerbitzuren bat kontratatuz gero, hari aplika dakizkiokeen baldintza partikularrei.
www.curenergia.es webgunearen helburua da erabiltzaileari informazioa ematea enpresa horrek egiten dituen jarduerei buruz eta eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei buruz, energiaren eta horri lotutako produktu eta zerbitzu energetikoen merkaturatzearekin lotuta, bai eta produktu eta zerbitzu horien kontratazioa eta kudeaketa egitea ere.
Atariak eskainitako zerbitzua doakoa da. Horrekin guztiarekin ere, IBERDROLAk eskubidea gordetzen du zenbait zerbitzutara sarbidea baldintzatzeko. Aipatu zerbitzuetara sartzeko, ERABILTZAILEak, aldez aurretik, izena eman beharko du. Horretarako, ERABILTZAILE ERREGISTRATU gisa izena eman nahi duenaren eskura dauden Erabiltzaile gisa izena emateko formularioa bete beharko da.
ERABILTZAILEak ERABILTZAILE ERREGISTRATU gisa izena eman behar duenean edo zerbitzu jakin batera sartzeko datu pertsonalak eman behar dituenean, izaera pertsonaleko datuen Segurtasunari eta Babesari buruzko kapituluan ezarritako moduan jaso eta tratatutako dira ERABILTZAILEek emandako datu pertsonalak.
Aldaketak
Webgunearen zerbitzua hobetze aldera, IBERDROLAk eskubidea gordetzen du webgunearen aurkezpena, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta edukiak aldatzeko, zabaltzeko edo behin-behinean eteteko. Edonoiz, aldebakarretik eta ERABILTZAILEari aldez aurretik jakinarazi gabe egin dezake hori guztia.
Halaber, eskubidea gordetzen du erabilera-baldintza hauek edonoiz aldatzeko. Baita www.iberdrolacur.es webguneko beste edozein baldintza partikular ere.
Edukia
IBERDROLAk bermatzen du www.iberdrolacur.es webgunean eskainitako eduki eta zerbitzu guztiek betetzen dituztela honako printzipio hauek: pertsonaren duintasun-printzipioa; arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik, nazionalitatearengatik, minusbaliotasunagatik edo beste edozein egoera pertsonalagatik edo sozialagatik ez diskriminatzearen printzipioa eta gazteak eta haurrak babesteko printzipioa.
Erabilera-baldintzak
ERABILTZAILEak hitzematen du www.iberdrolacur.es helbidean eskainitako edukiak eta zerbitzuak ondo erabiliko dituela eta ez dituela legez kontrako jarduerak egiteko edo ordena publikoaren, defentsa nazionalaren edo osasun publikoaren kontrako jarduerak egiteko erabiliko. Edukiak eta zerbitzuak erabiltzean, aurreko paragrafoan adierazitako printzipioak errespetatu behar ditu ERABILTZAILEak.
ERABILTZAILEak espresuki baimena du webguneko edozein informazio ikusteko eta beren sistema informatikoetan erreprodukzio pribatuak egiteko. Betiere, aipatu eduki horiek berak bakarrik erabiltzen baditu eta ez badie, ondoren, hirugarrenei ematen.
Jabetza intelektuala eta industriala
IBERDROLA da honako hauen titularra: www.iberdrolacur.es web-orrialdeetako edukien jabetza intelektualaren eta industrialaren baimenena, webgunearen diseinu grafikoarena eta kode informatikoena, merkataritza-izenena, marka eta zeinu bereizgarriena. Baldin eta horiek beste titular bat dutela zehazten ez bada.
Titularrek espresuki hala baimendu ez badute, Legeak babestutako jabetza intelektualaren eta industrialaren baimenak haustea dakar eduki horiek erreproduzitzeak, banatzeak, merkaturatzeak edo aldatzeak.
ERABILTZAILEak baimen horiek hautsiz gero, IBERDROLAk dagozkion ekintza administratibo, zibil edo penal guztiak erabil ditzake.
Bermeak eta erantzukizunak baztertzea
ERABILTZAILEaren erantzukizuna da, soil-soilik, www.iberdrolacur.es webguneko orrialdeetara sartzea eta eurak erabiltzea.
IBERDROLA ez da erantzule egiten berak egin gabeko eta hirugarren baten informazio-iturrietatik ateratako informazio edo edukien zehaztasunaz, egiazkotasunaz eta jadanekotasunaz. Horri dagokionez, IBERDROLAk honako hauen aurrean soilik erantzungo du: IBERDROLAren berezko zerbitzuen aurrean; zerbitzu horietatik zuzenean sortutakoen aurrean eta IBERDROLAren Copyrightarekin, IBERDROLAren marka edo jabetzea intelektual edo industrial gisa identifikatutako edukien aurrean.
IBERDROLAk ez du bermatzen eta ez da erantzule egiten egoera hauen ondorioz sortutako edonolako kalte-galeragatik: 1. www.iberdrolacur.es helbidearen funtzionamendua eteteagatik eta webguneak gaizki funtzionatzeagatik. ERABILTZAILEak nahi eta espero dituen emaitzak eskuratzeko, www.iberdrolacur.es helbidean eskaintzen diren zerbitzuen eta edukien erabilgarritasun, egokitasun eta baliozkotasun ezagatik. ERABILTZAILEaren ordenagailuan birusak edo programak izateagatik edo, www.iberdrolacur.es helbidearen bidez, hirugarrenek eskainitako zerbitzuetan birusak egoteagatik. ERABILTZAILEek webgunean zein sarbide- eta erabilera-mota, baldintza, ezaugarri dituzten eta hango informazioen eta zerbitzuen berri baimendu gabeko hirugarrenek jakiteagatik. Arduragabekeriagatik, negozioaren galtzeagatik, arrazoia galtzeagatik, onurak galtzeagatik, datuak galtzeagatik sortutako zuzeneko edo bigarren mailako kalteengatik edo kalte bereziengatik edo webgunera sartzeagatik edo hura erabiltzeagatik sortutako kalteengatik edo antzeko kalteengatik.
"Cookie"n erabilera
www.curenergia.es web guneak bere eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditu, bere web guneetatik errazago nabigatu ahal izateko eta ERABILTZAILEEI eskainitako zerbitzuetan eraginkortasun eta pertsonalizazio maila altuagoa lortzeko. Horien erabilerari buruzko informazio gehiago jasotzeko, kontsultatu IBERDROLAren cookie politika atala.
Ingeles eta euskararako itzulpena
Webgune honetan ingeleseratutako eta euskaratutako informazio eta dokumentazio guztiak informatzeko asmoa besterik ez du. Euskarazko bertsioaren eta gaztelaniazko bertsioaren artean alderik balego, azken hizkuntza horretan adierazitakoa gailenduko da.
Eskumena eta legeria aplikagarria
Espainiako legerian zehaztutakoaren arabera zuzenduko dira Erabilera Baldintza hauek.
Erabilera Baldintza hauek edo webguneko edukia interpretatzeko edo aplikatzeko unean alderik edo eztabaidarik sortuz gero, eskuarki, IBERDROLA eta ERABILTZAILEa ERABILTZAILEaren bizilekuko Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren menpe jarriko dira, izan dezaketen edozein eskumenei uko eginda. ERABILTZAILEak egoitza Espainiatik kanpo izango balu, IBERDROLA eta ERABILTZAILEA Bilboko Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren menpe jarriko dira, izan dezakeen beste edozein eskumenei uko eginda.