Gas instalazioa
hogares-elementos-instalacion-gas.html (MULTI-LANG)





GAS-INSTALAZIO
Beti jakin nahi izan duzun guztia
Kontagailua



Bere funtzioa egindako gas-kontsumoa zenbatzea da. Kontagailua bezeroarena edo banatzailearena izan daiteke (kasu honetan, alokairu bat kobratuko dizu; bere kostua urtero ezartzen da Ministerioaren Agindu baten bitartez).
Kontagailuaren irakurketa konpainia banatzailearen ardura da; hark emango dio Iberdrolari egindako kontsumoaren berri, fakturatu ahal izan dezan.
Galdara



Gas-galdara bat erregai gisa gasa darabilen galdara bat da. Instalazioaren arabera, gas-galdarak zorukoak izan daitezke (bero-potentzia handiagokoak), edo hormako galdarak, ohikoenak sukalde batean edo bainu-gelan kokatuak.
Gas-galdara oso modu sinplean erabili daiteke, berokuntzarako bakarrik, edo modu mistoan, berokuntza eta ur bero sanitarioa sortzeko.
Funtzionatzeko moduaren, errendimenduaren eta kontsumoaren arabera, hainbat galdara-mota ezberdindu ditzakegu ere:
- Galdara estandarrak: ohiko funtzionamenduko galdarak. Errendimendu eskasagoa dute, energia gehiago kontsumitu behar baitute ura berotzeko.
- Kondentsazio-galdarak: errendimendu altuko galdarak dira, erreketa-gasetan sortzen den ur-lurruna aprobetxatzen dutenak. Ohikoekin alderatuta, kondentsazio-galdarekin energia-kontsumoan aurreztu egiten da eta karbono dioxido eta nitrogeno oxido isurpenak murriztu.
- Tenperatura baxuko galdarak: etengabe funtziona dezaketenak dira, itzulerako uraren tenperatura (ez galdararena) 40ºCkoa izanik. Errendimendua kondentsaziokoena baino txikiagoa da, baina estandarrena baino handiagoa.
Erreketarako erabiltzen duen airea nondik datorren, gas-galdara atmosferiko (galdara dagoen gela beretik dator), edo estankoak (airea kanpotik hartzen dute) ezberdindu daitezke. Estankoak dira seguruenak.
Berogailua



Gas-berogailua duten instalazioek ur bero sanitarioa hornitzeko modua ematen dute. Berogailuak ur beroa sortzen duen zentralarena egiten du eta iturgintza-instalazioan barrena eramaten da instalazioan aurreikusitako hornidura-puntu guztietaraino, txorrotak izan ala etxeko tresnak.
Bi oinarrizko berogailu mota dago, zirkuitu irekikoak edo zirkuitu estankokoak:
- Zirkuitu irekikoak: beharrezkoa duten airea kokatuta dauden tokiko gasaren erreketatik hartzen dute eta gasak kanporatu egiten dituzte ebakuazio-hodiaren bitartez.
- Zirkuitu estankokoak: airearen sarrerak eta erreketaren produktuen ebakuazioak ez dute inolako kontakturik instalatuta dauden egoitzarekin.
Aireztapen sareta



- Gogoan izan ez duzula galdara/berogailua kokatuta dagoen tokiko aireztapena estali edo oztopatu behar.
- Aireztapen-saretek baldintza ezin hobeetan egon behar dute.. Ez itzazu sekula estali.
- Terrazan edo esekitokian kristalak jartzen badituzu, ez ahaztu aireztapen-saretak jartzen.
- Gasen irteera-tutua funtsezkoa da tresnen funtzionamendu egokirako. Espezialista batek instalatu behar du, araudiari jarraiki.
Iberdrolak zure gas-instalazioaren segurtasuna zaintzen lagunduko dizu
Aholku orokorrak
Zenbait elementu edo tresnek zure gas-instalazioaren segurtasuna hobetu dezakete, adibidez:
- Gomazko malgua segurtasun-malgu batengatik aldatzea.
- Gas-sukaldeetan erregailuetan sua itzaltzeko sentsoreak jartzea.
- Giroko CO detektoreak eta gas-detektoreak.
- Galdara estankoak instalatzea aireztapen eskasa duten tokietan, zirkuitu irekikoen ordez.
- Saiatu sukaldeko erauzgailua eta galdara edo zirkuitu irekiko berogailua batera ez erabiltzen.
Mantentzea
- Gogoan izan, legeriaren arabera, instalazioa egoera ezin hobean mantendu behar duzula, mantentze-lan egokiak eginez. Kontrata ezazu Iberdrolarekin Gas Mantentze Zerbitzua.
- Enpresa Banatzaileak zure gas natural instalazioa bost urtean behin ikuskatu beharra du (Euskadin lau urtean behin).
- Instalazioa horretarako baimena duten profesionalek bakarrik manipulatu eta manten dezakete.
- Edozein akats antzemanez gero, jo ezazu berehala zerbitzu teknikoarengana edo zure gas Banatzailearengana.
Aireztapena
- Berogailu eta galdarek keak ateratzeko irteera egokia izan behar dute.
- Aireztapena funtsezkoa da: manten itzazu goiko eta beheko aireztapen-saretak baldintza egokietan, ez sekula ere estali.
- Gasak ateratzeko tutuak ere baldintza ezin hobean egon behar du.
- Garrantzitsua da garrari arreta ematea, erreketaren egoeraren berri ematen baitizu. Egonkorra izan behar du, isila, kolore urdinekoa erdian eta argiagoa kanpoaldean.. Hala ez bada, berrikus dezatela instalazioa.
- Kontuz ibili sukaldeko sua aire-korronteren batengatik itzal ez dadin, gasa ateratzen egon liteke, konturatu gabe.
- Oporretara baldin bazoaz edo luzaroan egongo ez bazara, ez ahaztu pasoko giltza ixten.
Gas-usaina antzematen baduzu
- Ez etengailurik edo tresna elektrikorik eragin, ez da txinpartarik sortu behar suterik edo leherketarik ez eragiteko; ez metxerorik piztu, mistorik edo sugarra sor dezakeen beste edozer.
- Ireki ateak eta leihoak gela aireztatzeko.
- Itxi pasoko giltza nagusia, baita tresnetako aginteak ere eta beharrezkoa bada deitu larrialdiko zerbitzuari instalazioa berrikus dezan.