Kuota finkoa
cuota_fija_hog_util_sup.html (MULTI-LANG)
Kuota Finkoa
Hilero zenbateko berbera ordaintzeak ematen duen lasaitasuna.
hogares-cuota-fija.html (MULTI-LANG)
Abantailak
BADAKIGU HILERO ZENBATEKO BERA ORDAINTZEAK LASAITASUNA EMATEN DIZULA
Kuota Finkoa doako ordainketa-modalitate bat da, dagoeneko daukazun eskaintza edo tarifa edukita gozatu dezakezuna. Aktibatzean ez dira honezkero kontratatuta dauzkazun energiaren prezioak aldatuko.
Zure kontsumoaren historia oinarri hartuta, hilero ordaindu beharreko zenbateko bat gomendatuko dizugu, baina fakturetan zure benetako kontsumoari eta gastuari buruzko informazioa bidaltzen jarraituko dugu.
Doan izena eman Kuota Finkoan eta gozatu abantailak guztiak:
- Kuotak zure kontsumora egokitzen ditugu zure beharretara doitu daitezen.
- Urte bakoitzaren amaieran kontuak egingo ditugu zure kuotak eta zure kontsumoan azken 12 hilabeteen alderatuz. Zure kuotak kontsumitu duzuna baino handiagoak badira, diferentzia zuzenean itzuli egingo dizugu (1). Aitzitik, kuotetan ordaindutakoa kontsumitu duzuna baino gutxiago bada, bien arteko aldea ordaintzea erosoagoa izan dadin, 12 hileko ordainketetan zatituko dugu aldea (2).
- Ordaindu beharreko hileroko kuota bakarra izango da, ez baitugu aparteko kargurik gehituko.
- Kuota Finkoa zure neurrira egina dago: bat ere kosturik gabe, karguaren data alda dezakezu, zenbatekoa aldatu edo nahi duzunean desaktibatu.
- Orain arteko moduan, fakturak jasotzen jarraituko duzu, zure kontsumoari eta benetako gastuari buruzko informazioarekin.
- Doan eman dezakezu izena eta gainerako eskaintza guztiekin bateragarria da.
- Bezeroak aukeratzen du zer egunetan ordaindu (hilero, egun horretan kobratuko zaizkio kuotak, edo, jaieguna bada, hurrengo lanegunean).
- Bezeroak nahi duenean kontsulta dezake zenbateko saldoa duen bere kuota finkoan, gure kanaletako edozein erabiliz (app-a, Nire Bezero Gunea, arretarako telefonoa edo arreta-puntuak).
(1) Erregularizatu aurreko 80 egunetan irakurketa erreala egina izan beharko du. Bestela, aldea hurrengo erregularizazioan orekatuko da.
(2) Hileko kuota finkoa %150ean gainditzen ez badu ezik; kasu horretan zenbateko horretako kargu bakar bat egingo da.
Izena nola eman
KUOTA FINKOAN IZENA EMATEKO URRATSAK
- 1. Urratsa Iberdrolaren Nire Bezero Gunea izena ematea Dagoeneko Nire Bezero Gunea, erabiltzailea baldin bazara, sartu zure klabearekin Kuota Finkoak izena emateko, 2. urratsean azaltzen den moduan. Oraindik erabiltzailea ez bazara, Bezeroen Bulego Birtualeko artu besterik ez duzu, bete ezazu agertuko zaizun alta-galdetegia eta bidali eskaera. Behin bidalita, posta elektroniko bat jasoko duzu zure erabiltzailea eta klabea lortzeko esteka batekin.
- 2. Urratsa Kuota Finkoan izena ematea Behin erabiltzailea eta klabea dauzkazunean,
zure kontratu guztiak ikusi eta kuota finko nahi duzunetan aktibatu, doan,
menu aukera honetatik: Kuota Finkoa Eskatu. Ondoren, aukeratu hileko ordainketa-eguna
eta kuotaren zenbatekoa. Eta listo, ezin errazago eta doan! Honako bide hauek ere eskura dauzkazu
informazio gehiago eskatzeko:
- Email: clientes@tucurenergia.es
Adibideak
JADA HAIEK IBERDROLAREN KUOTA FINKOAREN LASAITASUNAZ GOZATZEN DIRA
“Iberdrolaren Kuota Finkoarekin, gure benetako kontsumoa ezagutzen jarraituko dugu.”
Manuel eta María
potentzia
78€ hilero
20A tarifa, 5,75 kW-eko potentzia 4,909 KWh-ko urteko kontsumoa
duen bezero batentzat kalkulatutako Kuota Finkoa.
Elektrizitateko kuota
finkoa, 2019-ko iraileko KTBParen batazbesteko prezioaren arabera
kalkulatuta.
Elektrizitateko azken errekurtsoko tarifarako prezioak orduz
behin eguneratzen dira.
“ Iberdrolaren Kuota Finkoarekin, badakigu zenbat eta noiz ordaindu behar dugun. ”
Carmen eta Antonio
34€ hilero
49€ hilero
20A argi-tarifa,3,3 kW-eko potentzia eta urteko 1.800 kWh-ko
batez besteko kontsumoa duen bezero batentzat kalkulatutako Kuota Finkoa; 3.2
gas-tarifa eta 8.160 kWh-ko urteko kontsumoa Iberdrola Gasa eskaintzarekin.
Elektrizitateko kuota finkoa, 2019ko iraileko KTBParen batazbesteko prezioaren
arabera kalkulatuta. Gaseko kuota finkoa, 30/03/2019ko BOEko prezioen arabera
kalkulatuta.
Elektrizitateko azken errekurtsoko tarifarako prezioak orduz
behin eguneratzen dira, eta gasekoak hiru hilabetez behin.
“ Kuota finkoari esker, lasai gaude, hilero berdin ordaintzen dugulako. ”
Laura eta Mario
potentzia
47€
20A tarifa, 4,6 kW-eko potentzia 2,521 KWh-ko urteko kontsumoa
duen bezero batentzat kalkulatutako Kuota Finkoa.
Elektrizitateko kuota
finkoa, 2019-ko iraileko KTBParen batazbesteko prezioaren arabera
kalkulatuta.
Elektrizitateko azken errekurtsoko tarifarako prezioak orduz
behin eguneratzen dira.
Maiz egiten diren galderak
Kuota Finkoa doako ordainketa-modalitate bat da, dagoeneko daukazun eskaintza edo tarifa edukita gozatu dezakezuna. Aktibatzean ez dira honezkero kontratatuta dauzkazun energiaren prezioak aldatuko.
Zure kontsumoaren historikoan oinarrituta, guk hilero ordaindu beharreko zenbatekoa gomendatuko dizugu, fakturak bidaltzen jarraituko dugu, zure benetako kontsumoari eta gastuari buruzko informazioarekin.
Ez. Hilero kopuru bera ordaintzeko eta, aldi berean kontsumitzen duzunaren truke bakarrik ordaintzeko onura bikoitza dakarkizun ordaintzeko modu bat da. Kuota Finkoak ez dauka kontsumo-mugarik, ezta errekargurik ere horiek gainditzen badituzu, ezta bestelako baldintza ezkuturik ere. Erabateko lasaitasuna emateko eta ustekabekorik gabe planifikatu ahal izateko formula ezin hobea da.
Izena ematean, Iberdrolan zure kontsumora hobekien egokitzen den hileko kuota gomendatzeko ardura hartuko dugu, banaka. Gainera, 6 hilero egin duzun kontsumoa aztertuko dugu kuotarik egokiena izaten jarraitzen duzula egiaztatzeko, eta 12 hilabetera kontuak egingo ditugu.
Kasu horretan hurrengo zure kontuan abonatuko dizugu aldea.
Orduan, aldea zure hamabigarren kuotan sartuko dugu. Edo, zenbatekoa altua bada, ordainketa 12 hilabetetan zatitu ahal izango duzu.
Ez, kontsumitzen duzuna besterik ez duzu ordainduko, berdin dio gehiago edo gutxiago izan den.
Bai, zure faktura guztiak bidaliko dizkizugu, eta horietan zure benetako kontsumoaren berri zehatza emango dizugu, beti jakinaren gainean egon zaitezen. Edonola ere, gogoan izan guk zure kasua aztertzen jarraituko dugula eta zurekin harremanetan jarriko garela zure kontsumoa aurreikusitakoaren oso ezberdina izateagatik Kuota Finkoa eguneratzea beharrezkoa bada.
Bai, ez dauka inolako kosturik eta edozein unetan baja eman dakioke.
Bai, Kuota Finkoa argi- eta gas-tarifa guztietarako dago eskura.
Bai, Kuota Finkoa tarifa guztietarako dago eskura, Tentsio Altukoetarako izan ezik, elektrizitatean, eta Presio Altukoetarako, gasean.
Nire Bezero Gunean, mugikorrerako app-ean, 900 200 708 telefono-zenbakian eta gure arreta-puntuetan.
Baldintzak
HILEROKO KUOTA FINKO BIDEZKO ORDAINKETAREN BALDINTZAK
Baldintza hauek, Hornidura-kontratuaren Bezero titularraren eta IBERDROLA, aipatutako Kontratuaren arabera fakturatutako zenbatekoak hileroko kuota finko baten bitartez ordaintzeko dagoen akordioa araupetzen dute.
- Hileroko ordainketa. IBERDROLAk, hilero, Bezeroak Hornidura-kontratuko Baldintza Partikularretan adierazitako bankuko kontuan une bakoitzean indarrean dagoen Kuota finkoaren zenbatekoa kargatuko du. Aurrekoari kalterik egin gabe, IBERDROLAk dagokion horniduraren faktura jaulkiko du, kontsumitutako energiaren eta zerbitzuen prezioa eta aplikagarri diren bestelako kontzeptuak jasoko dituena, Kontratuan adierazitako aldizkakotasunaz. Faktura horren zenbatekoak informazioa emateko helburua izango du eta ordainketak fakturazioaren guztizko zenbatekoarekin erregularizatzean hartuko da aintzat. Hileroko kuota finko bidezko ordainketa-modalitateak ez dio kontratu motari, aplikatu beharreko prezioari edo kontsumoen irakurketaren maiztasunari eragiten, ezta Kontratuan aurreikusitako bestelako edozein baldintzari ere.
- Betekizunak. Hileroko kuota finko bidezko ordainketa
aplikatzeko une oro betekizun hauekin bat etortzea beharrezkoa da:
- Ordainagirien ordainketak bankuko kontuan helbideratuta egon behar du.
- Hornikuntza-kontratuaren titularrak eta ordaintzera behartutako helbideratutako banku-kontuaren titularrak bat etorri behar dute.
- Bezeroak ezin du ordaindu gabeko iraungitako fakturarik izan. Hileroko kuota finkoren bat ez ordaintzekotan baliogabetu egingo da, dagokion atalean adierazitako efektuekin.
- Kuota finkoaren zenbatekoa. Kuota finkoaren hasierako zenbatekoa hornidura-kontratuan adierazten dena izango da eta sei hilean behin eguneratuko da. Ezartzeko, Bezeroaren aurreko urteko fakturazioa oinarritzat hartuko da. Erreferentziako fakturaziorik ezean, zenbatekoa, tarifa eta kontratatutako tarifa aintzat hartuta balioetsiko da.
- Eguneratzea. Ordaindu beharreko kuota finkoaren zenbatekoa SEI (6) HILEAN behin berrikusiko da, gora edo behera egiteko edo bere horretan uzteko, hasierako zenbatekoa edo segidako eguneratzeak ezartzeko aintzat hartutako kontsumo-patroiaren balizko aldakuntza aintzat hartuta. Eguneratzetik eratorritako ordaindu beharreko kuota finkoaren zenbatekoa Bezeroari jakinaraziko zaio eta horrek, ados ez badago, baliogabetzea eskatu ahal izango du.
- Erregularizazioa. Urtean behin egindako ordainketak jaulkitako
fakturen zenbatekoekin erregularizatuko dira. Horretarako, indarrean sartzen
denetik edo aurreko erregularizaziotik 12. hilabeteari dagokion fakturan,
IBERDROLAk emaitzazko saldoa adieraziko du.
- Ordaindutako zenbatekoak fakturatutakoa gainditzen badu, IBERDROLAK ez du 12. hilabeteko kuota finkoa kargatuko eta Bezeroari aldea ordainduko dio, azken 80 egunetan benetako irakurketarik ez badago salbu; kasu horretan hurrengo erregularizazioan konpentsatuko da.
- Fakturatutako zenbatekoak ordaindutakoa gainditzen badu eta aldeak hileroko kuota finkoa %150ean gainditzen badu, aldea ken hamabigarren hilabeteko kuota finkoa hileroko kuota finkoari gehituta kargatuko da, Bezeroaren bankuko kontuan, HAMABI (12) hilabeteko kuotatan zatituta, 12. hilabetetik aurrera, kargu bakarra adierazten ez bada. Hileroko kuota finkoa %150ean gainditzen ez badu 12. hilabeteko kuota finko gisa kargatuko da zuzenean.
- Iraupena eta baliogabetzea Ordaindu beharreko kuota finkoa
Hornidura-kontratuaren indarraldian aplikatuko da, Bezeroak edozein unetan
baliogabetzea eskatzen ez badu; kasu horretan baldintza hauetan ezarritako
moduan erregularizatuko da eta Bezeroak hurrengo hornidura-fakturen
zenbatekoa ordaindu beharko du, bere Kontratuan aurreikusitako
moduan. Halaber,
ordainketa-kuota finkoa baliogabetzeko arrazoiak izango dira:
- Hileroko kuota finkoa ez ordaintzea.
- Kontratuaren titulartasun-aldaketa.
- Hornidura-kontratuaren baldintzen aldaketa: kontratatutako potentziaren edo tarifaren aldaketa.
- Ordainketen bankuko helbideratze-agindua ezeztatzea.
- Kontratuaren baja.
cuota_fija_util_contacto.html (MULTI-LANG)
¿Cómo me apunto a la Cuota Fija?
-
Mi área cliente
-
Deitu iezaguzu
900 200 708
-
Arretarako guneak