ultimo_recurso_gas_sup.html (MULTI-LANG)

tarifa-ultimo-recurso-gas.html (MULTI-LANG)

Azken Baliabideko Tarifa (ABT), Gasarena

Azken Baliabideko Tarifa (ABT) Administrazioak araututako tarifa bat da, eta kontrata dezakezu, baldin eta zure urteko kontsumoa 50.000 kWh/urte edo txikiagoa bada eta zure hornidura presio baxukoa bada. Etxebizitza-kontsumitzaile gehienek betetzen dituzte baldintza horiek.

Ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuan, gasaren ABTaren aplikazioa Jabeen Erkidegoetara zabaldu zen. Ikusi xehetasun gehiago hemen.

ABT kontratatu ahal izateko, horretarako gaitutako azken baliabideko merkaturatzaileen artean hauta dezakezu:

Merkaturatzailea

Orrialdea

Telefono-zenbakia

posta

 
 
 
 
 

Azken baliabideko hiru tarifa daude, eta prezio desberdinak dituzte zure urteko kontsumoaren arabera:

  • ABT.1:

    Urtean 5.000 kWh edo
    gutxiago kontsumitzen dutenentzat

    Ur beroa
  • ABT.2:

    Urtean 5.000 eta 15.000 kWh
    kontsumitzen dutenentzat

    Ur beroa + berogailua
  • ABT.3:

    Urtean 15.000 eta 50.000 kWh
    kontsumitzen dutenentzat

    Kontsumo handiko etxeak
    edo enpresa txikiak