representacion_autoproductores.html (MULTI-LANG)

representacion_auto_body.html (MULTI-LANG)

2009. urtean elektrizitatearen sektorean izandako araudi-aldaketaren ondorioz, erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizteko instalazioetako hobariak, pizgarriak eta osagarriak ordezkatzeko eta likidatzeko prozedura aldatu zen, eta izen hau hartu zuen: Energia berriztagarrietatik, kogeneraziotik eta hondakinetatik lortutako energia elektrikoaren ekoizpena.

Araudi hori aplikatuz, 2009ko azaroan, Curenergía Comercializador de Último Recurso, S.A.U. beste agente batek ordezkatzea nahi dutela jakinarazi ez duten instalazioen ordezkaria da CNMCren, merkatuko operadorearen (OMEL) eta sistemako operadorearen (REE) aurrean.

Bezeroenganako arreta hobetzeko konpromisoaren barruan, Curenergía Comercializador de Último Recurso, S.A.U.k (aurrerantzean, Curenergía) hainbat komunikazio-kanal jarriko ditu zure esku. Horien bitartez, kudeatzaile adituen talde batek erantzungo dizkie egiten dituzun kontsulta, argibide eta informazio osagarriaren eskaerei.